BERDESIA kide bakoitza gara, auzolanean parte hartzen duen bakoitza, hainbat modutan animatzen eta babesten gaituen persona bakoitza. Kolektiboki erle multzo bat gara, eta egunez egun gure “tafallakoerlauntza” eraikitzen ari gara.
Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue hor jarraitzeagatik, zuen urteko kuotarekin, mezenasgoaren dohaintzarekin, auzolanean egiten duzuen borondatezko lanarekin, BERDESIA proiektuetan landatzen duzuen zuhaitz eta mugitzen duzuen harri bakoitzarekin eta adierazten duzuen adore eta kemen adierazpen bakoitzarekin. Horrela egiten dugu herri, horrela pixkanaka, Tafalla berdeago, bizigarriago hori sortuko dugu, eta hobeki aurre egin ahal izanen diegu Klima Aldaketak planteatzen dizkigun etengabeko ordagoei. Eskerrik asko, hor egoteagatik.
Gaur egun 190 bazkide gara jada. Senideak eta lagunak elkartekide izatea animatzera gonbidatzen zaitugu, eta, horrela, biodibertsitatearen aldeko BERDESIA multzo hau gero eta irudimentsuagoa, gaituagoa eta indartsuagoa izanen da Tafalla eta bere ingurunea hobetzeko.
